Gizartea -

Amnesty International

#MiCuerpoMisDerechos: Askatasun sexualaren aldeko kanpaina

Amnesty Internationalek kanpaina bat jarri du martxan, munduko hainbat herrialdetako "eskubide sexual eta ugaltzekoa" babesteko.

'Mi cuerpo, mis derechos' kanpainaren aurkezpena. Argazkia: EFE
'Mi cuerpo, mis derechos' kanpainaren aurkezpena. Argazkia: EFE
'Mi cuerpo, mis derechos' kanpainaren aurkezpena. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnesty Internationalek #MiCuerpoMisDerechos kanpaina jarri du martxan munduko hainbat herrialdetako "eskubide sexual eta ugaltzekoa" babesteko.

Ekimenaren arduradunek Marokoko Aminaren kasua ekarri dute gogora (pozoia hartu zuen bortxatu egin zuen gizonarekin ezkontzera derrigortua izan ostean) eta baita Burkina Fasoko Hassatourena ere (bere senarrak tratu txarrak eragin zizkion alabak bakarrik zituelako) eta baita Savita irlandarrarena ere (septizemiak jota hil zen, hori ekiditeko abortua eskatu ostean).

"Hiru emakume horiek ezin izan zuten erabaki zer egin bere eskubideekin", adierazi du Esteban Beltranek. "Eskubide sexual eta ugaltzekoak giza eskubideak dira", gaineratu du.

Horrela, esan duenez, pertsonek "sexualitateari buruzko informazioa eskatzeko eskubidea dute, baina antisorgailuak eskuratzeko eta osasunarekin lotutako beste eskubide batzuk ere". Biolentzia sexuala ez jasateko eskubidea ere goraipatu du. "Askotan erabaki horiek Estatuak kontrolatzen ditu, edo senideek, edota medikuek edota erlijioek", azaldu du.

Horrela, 2013an eta 2014an "eskubideetan atzera pausu asko eman dituzte": Nigerian "sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak galarazteko legea" jarri dute martxan, Indiako Auzitegi Gorenak sexu bereko pertsonen arteko erlazioak kriminalizatzen ditu eta Burkina Fason eta Sierra Leonan ezkontzeko gutxieneko adina ez omen dute errespetatu.

"Atzera pausu" horien artean ere Espainiako Gobernuak abortuaren legea aldatzeko proposamena sartu dute. Azaldu dutenez, "emakumeen eta umeen aborturako eskubidea murriztu" egingo dute. Gainera, Estatu Batuetan, Lituanian, Mazedonian eta Turkian "aborturako eskubidea murriztu" egin dutela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea