Gizartea -

Luizia

Zumaiako eraikin bat jendez hustu dute, luizi baten ondorioz

Auzokideak eraikinetik irtenarazteko neurriak hartu dituzte, harriek inguruan kalteak egin dituztelako.

Zumaiako eraikin bat hustu dute, luizi baten ondorioz

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraikin bateko hamabost bizilagunak irtenarazteko neurriak hartu dituzte, luizi baten ondorioz, Zumaian (Gipuzkoa), itsasargirako bidean, Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Luiziaren eraginez, Talaimendiko txaletetara joateko errepidea itxi dute, eta kotxeak kendu dituzte bertatik.

Harriek ez dute Juan Belmonte kaleko 51 zenbakiko lau solairuko eraikina zuzenean jo, eta etxeak ez du kalterik jasan. Ingurua, ostera, kaltetuta gelditu da. Hortaz, 05:40 aldera, eraikina jendez husteko erabakia hartu dute. Hasiera batean, bakarrik lehenengo bi solairuetako auzokideak irtenarazi dituzte, baina, Iñaki Arrizabalaga Zumaiako alkatea eta teknikariak bertaratu direnean, 08:10ean, eraikina osorik hustu dute. Eraikin horretan lau familia bizi dira. Teknikariak gertaera aztertzen ari dira, eraikinaren egoeraren balorazioa egin eta auzokideak etxera buelta daitezkeen zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea