Gizartea -

Donostiako Lilatoia

3.500 korrikalarik lila kolorez jantzi dute Donostia

Parte-hartzaile kopurua urtez urte gora doala eta, antolakuntza teknikoagoa behar dela irizten diote antolatzaileek. Datorren urtetik aurrera Atletico San Sebastian elkarteak antolatuko du Lilatoia.

Donostiako Lilatoia. Argazkia: EiTB
Donostiako Lilatoia. Argazkia: EiTB
Lila koloreak Donostiako kaleak hartu ditu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.500 emakumek baino gehiagok parte hartu dute igande honetan Donostian egin den Lilatoian. Aurten 25 urte bete ditu eta, urtez urte, kirol festa arrakastatsu bihurtu da.

Lehen urtean 150 emakumek parte hartu zuten, eta parte-hartzaile kopurua urtez urte gora doala eta, antolakuntza teknikoagoa behar dela irizten diote antolatzaileak. Hala, datorren urtetik aurrera Atletico San Sebastian elkartea arduratuko da antolaketaz.

11:00etatik aurrera lila koloreak hartu du Donostiako Bulebarra. 10:55ean 150 roller patinatzaile atera dira lehenik, eta bost minutu geroago, korrikalariak. Euskal Herri osotik etorritako emakumeek 5 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute Donostiako kaleetan barrena. Bulebarretik atera dira eta Zurriolara joan-etorria egin ostean, Bulebarrean izan dute helmuga.

Lilatoian garrantzitsuena ez da denbora ona egitea, baina denborarik onena Izaro Rubio ordiziarrak egin du 18 minutuko denborarekin.

Kirola, festa eta aldarrikapena uztartu dira gaur Donostiako Lilatoian, eta Abortoaren Lege Erreformaren kontrako oihuak eta mezuak nagusitu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea