Gizartea -

Gertaera

Etxeko lanak ez egiteagatik semea jo zuen aita zigortu dute

56 eguneko komunitatearentzat onuragarriak diren lanak egiteaz gain, sei hilabeteko urruntzea bete beharko du eta semeari 213,22 euro ordaindu beharko dizkio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeako gai penaletarako epaitegiak 56 eguneko komunitatearentzat onuragarriak diren lanak egitera, sei hilabeteko urruntzera eta semeari 213,22 euro ordaintzera zigortu du semea etxeko lanak ez egiteagatik jo zuen aita.

2012an Tuteran jaso zen gertaera. Matematikako etxeko lanak egin beharrean egun eta erdi ezer egin gabe zeraman semeari garikota eman zion honen aitak. Indarrez ezkerreko eskua hartu eta eserlekutik ohe gainera jaurti eta bertan hainbat zigorkada eman zizkion ipurmasailean.

Bost urteko arrebak ikusi zuen gertatutako eta honen ondorioz hainbat egunetan zehar hainbat ubeldu izan zituen haurrak.

Aitak 213,22 euro ordaindu beharko dizkio bere semeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea