Gizartea -
Etxebizitzak
Etxegabetzeen aurkako plataformek araudia aldatzea eskatu dute
Eusko Jaurlaritzaren aurrealdean egin duten protestan etxebizitza izateko eskubidea aldarrikatu eta honen inguruko araudia erregulatzea eskatu dute.
Erredakzioa
Euskal Herriko etxegabetzeen aurkako plataformek Eusko Jaurlaritzari etxebizitza bat izateko eskubidea arautzeko eskatu diote.
Horretarako, euskal instituzioaren aurrealdean bildu dira eta momentu honetan zuzenketan izaten ari den Etxebizitzaren Legea ahalik eta azkarren abian jartzea eskatu dute.
Milaka familiak bizi duten etxebizitza gabeko egoerari erantzun 'azkar' bat emateko eskatu diete politikariei. Elkarteetako kide batek irakurri duen komunikatuan bankoetxeak 'zigortzea' eskatu dute bere 'mugarik gabeko krudeltasuna' familiei etxeak kendu eta hauekin 'espekulatzen' dutelako.
Alokairuko etxe publikoak, egungo soldatekin egokitzen den errenta sozial egokiagoak eta diru sarrera eskasiek ordainketak ukatzen dituztenean etxegabetzeak bertan behera gelditzea ere eskatu dituzte, besteak beste.