Gizartea -
Nafarroa
Armadak maniobrak egin ditu Bardeetan
Pedro Morenes Defentsa ministroak egindako gastua "gastu soziala" dela, besteak bezain garrantzitsua, esan du, eta "hori gizarteak ulertu egin behar" duela gaineratu du.
Erredakzioa
38 hegazkinek parte hartu dute Bardeetako poligonoan, Siriako Armadaren "Ekaitz" deitutako fasean, benetako suarekin aurten izango den bakarra.
Gaurko saioan, Pedro Morenes Defentsa ministroa izan da tiroko poligonoan, eta Aireko Armadaren unitate guztiek parte hartu dute, Indar Armatuen beste bitarteko batzuez gain, Penintsulako erantzukizun nazionaleko aire espazioko unitate horiek ebaluatzeko asmoz.
Ariketaren fase honetan, Zaragozatik datozen hegazkinek aireko eta lurreko benetako armamentua erabiltzen dute, Bardeetako poligonoan. Armadako F-18, Eurofighter, Harrier borrokako hegazkinak erabili dituzte, besteak beste.
Morenes: "Defentsan egindako gastua gastu soziala da"
Morenesek esan duenez, Siriako Armada defentsa nazionalaren aurrekontuarekin finantzatzen da, "benetan eskasa da", beraz, "eraginkortasun ekonomikoko ariketa" suposatzen duela gaineratu du.
Horren haritik, defentsan aurrekontuak murriztuta "une gogor hauetan Espainiarekin elkartasun osoan" daudela esan du.
Nafarroako hainbat elkartek eta alderdi politikok maniobra militar horiei buruz egindako kritiken inguruan galdetuta, ministroak nabarmendu du "segurtasuna gizartearen beharra" dela, "ez dagoelako gizarte egonkorrik, oparorik, askerik ez segururik entrenatutako indar armatuak ez baldin baditu".
Defentsan egindako gastua "gastu soziala", besteak bezain garrantzitsua, dela adierazi du ministroak, eta "hori gizarteak ulertu egin behar" duela gaineratu du.
Bilduk eta Aralar-NaBaik Morenesen hitzak gaitzestea proposatu dute
Bilduk eta Aralar-Nabaik deklarazio instituzional bat aurkeztu dute, Nafarroako Parlamentuak Pedro Morenes Defentsako ministroaren hitzak gaitzesteko, Bardeetako Armadaren azken fasera joan denean esandakoekin, hain zuzen ere.
Deklarazio instituzionala Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordean eta Mahaian eztabaidatuko dute, martxoaren 17an. Horrez gain, Defentsa Ministerioari Nafarroako Ganberara "maniobra horren aurrekontua" bidaltzea eskatu diote, "publiko egiteko asmoz", "hemendik aurrera maniobra horietan erabilitako aurrekontua benetako gastu sozialetara bideratzeko".