Gizartea -
Luizia Getarian
Menditxoko bizilagunak martxoaren 21ean itzuliko dira etxera
Lanak abenduan hasi zituzten, 900.000 euroko kostua izan dute eta Getariako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean ordaindu dituzte.
Erredakzioa
2013ko maiatzaren 5ean, Getariako Menditxoko magalak lurraren erdia galdu zuen eta 12 etxebizitzatako bizilagunek alde egin behar izan zuten. Orain, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak iragarri duenez, bizilagunek martxoaren 21ean itzuliko dira etxera.
Sailburuak luizia izan zen gunean azpiegitura egonkortzeko egin dituzten lanak bisitatu ditu.
Geotunel enpresak hormigoizko horma bat egin du lehen eremuan, azpiegitura egonkortzeko. Bigarrenean, itsaski haztegiaren gainean, sare bat jarri du, euste sistema gisa. Hirugarrena, berriz, mendi hegalari dagokiona, bukatzeko dago.
Obrak abenduan hasi zituzten, eta aurreikusitakoa baino bi aste lehenago amaitu dira, eta jakinarazpen ofizialaren esperoan, bizilagunak pozik daude etxera bueltatzeko aukerarekin.