Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizonezko bat atxilotu dute Madrilen, bikotekide ohia hiltzea egotzita
Poliziak 49 urteko emakume bat hilik aurkitu du bart Madrilgo Fuencarral auzoko etxebizitza batean.
Erredakzioa
Poliziak 49 urteko emakume bat hilik aurkitu du bart Madrilgo Fuencarral auzoko etxebizitza batean. Emakumearen bikotekide ohia atxilotu dute etxe horretan, Poliziak jakitera eman duenez, eta gizonezkoak emakumea hil izana onartu du. Goizaldeko lauretan, bere bikotekidea desagertu dela salatu du gizonezko batek Guardia Zibilaren Tres Cantoseko komandantzian. Gizonaren arabera, emakumea Islas Bermudas kaleko etxebizitza batean atera ezinik zegoen. Polizia eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta leihotik sartu behar izan dute. Emakumearen gorpua aurkitu dute bertan, biluzik eta arma zuri batez egindako zauriak zituela. Poliziak etxe barruan zegoen 50 urteko gizonezko bat atxilotu du orduan, emakumea hiltzea egotzita. Gizonezkoak ez du aurrekaririk, eta biktimaren bikotekide ohia da.