Gizartea -
Ikerketa
Mesprezua gaixotasuna bera baino kaltegarriagoa da buru-gaixoentzat
Mesprezu soziala dela eta, gaixoek autoestimaa eta autonomia galtzen dute, Gaixotasun mentalak dituzten Pertsonen eta Familien Elkarteen Euskadiko Federazioak aditzera eman duenez.
Gaixo mental batentzat, mesprezu soziala gaixotasuna bera baino kaltegarriagoa da, gaixoak gizartearen "uste okerrak" bere egiten baititu.
Gaixo horiek "zailtasun bikoitza" dute, gaixotasunari sintomei aurre egin behar baitiote, eta baita aipatutako mesprezu sozialari. Horrek autoestimua eta autonomia galtzea dakar, Maria Jose Cano Gaixotasun mentalak dituzten Pertsonen eta Familien Elkarteen Euskadiko Federazioko kudeatzaileak esan duenez.
Elkarte horrek gaixotasun mentalek sortzen duten mesprezu sozialari buruzko ikerketa bat burutu du: 200 lagun inguruk parte hartu dute eta gaixoen tratamenduan eta laguntzan parte hartzen duten sektoreen lan-jardunaldi batean aurkeztu dute.
Canok adierazi du gaixo mentalak osatu egin daitezkeela tratamendu soziosanitario egokiarekin eta "bere kabuz" uzten ez diren bitartean. Tratamenduek emaitza onak ematen dituzten arren, mesprezu sozialaren ondorioak jasaten dituzte.
Ikerketaren helburua arazoa ageria uztea da eta gaixotasunari aurre egiteko administrazioaren eta elkartearen aldetik neurriak jartzea.
Feades elkartearen kideek parte hartu dute ikerketan. 3.000 familia dira eta 9.000 lagun inguru biltzen ditu. Halere, Osakidetzan tratamendua jasotzen dutenak askoz gehiago direla adierazi dute eta, Canoren ustez, mesprezuagatik ezkutatzen direnak.
Esan du gaixotasun mental batzuk badaudela gizartean onartuta (depresioa eta antsietatea, kasu), baina beste batzuk, eskizofrenia eta gaitz bipolarra bezala, ez dira onartzen.
Gainera, gaixoak gehiegi ez babesteko eskatu diete familiei, horrek mesprezua sustatzen baitu. Gainera, hedabideei eskatu diete gaixo-mentalak biolentziarekin ez lotzea.