Gizartea -
Gertaera
Bilboko auzo batzuk urik gabe egon dira, hodi bat lehertu ostean
Bilboko Zabalbide kalean hodi bat lehertu da eta, ondorioz, Santutxu, Zumalakarregi eta Trauko auzoetako bizilagunak urik gabe egon dira 10 orduz.
Erredakzioa
Bilboko Zabalbide kalean hodi bat lehertu da eta, horrenbestez, Santutxu, Zumalakarregi eta Trauko auzoetako bizilagunak urik gabe egon dira 10 orduz.
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, konponketa-lanek iraun duten bitartean egon dira bizilagunak zerbitzurik gabe.
Ur gabezia horri aurre egiteko, Udalak sei zisterna-kamioi jarri ditu Basarraten, Karmelon, Traukon eta Zumarraga plazan tratatu gabeko ura bizilagunen esku uzteko.
Matxura horrek urik gabe utzi ditu 33.000 bizilagun. Dagoeneko arazoa konpondu da eta bizilagunek ur-zerbitzua dute berriz ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea