Gizartea -

Polizia operazioa

Michèle Alliot-Marie Justizia ministro ohiaren etxea miatu dute

Michèle Alliot-Mariek esan du "ezer ez" dakiela, eta lasai dagoela nabarmendu du, haustekundeen bezperan.

Michèle Alliot-Marie ministro ohiaren etxea miatzen ari dira

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michèle Alliot-Marie Frantziako Justizia ministro ohiaren eta Bernard Marie bere aita, diputatu eta Biarritzeko alkate ohiaren etxeak miatu du Frantziako Polizik astearte honetan.

Antza denez, Alliot-Mariek Donibane Lohizunen duen etxea miatu dute agenteak, Le Monde egunkariak bere webgunean jaso duenez.

Epaitegietako iturri baten arabera, Nanterreko epaileek eman dute agindua, eta Poliziak agiriak bilatu ditu, dirua desbideratu duela uste baitute.

Le Parisien egunkariak 2013ko urrian publikatu zuenez, epaileek ikerketa agindu zuten, 2010 eta 2012 artean Donibane Lohizuneko turismo bulegoen eta bertako hotel baten bidez dirua desbideratu zuten argitzeko.

Michèle Alliot-Mariek, bere kideekin batera, 200.000 euro desbideratu omen zituen, eta Chantaco hoteleko mugimenduak ere ikertzen ari dira; izan ere, Bernard Marie Michèle Alliot-Marieren aita da zuzendaria.

Michèle Alliot-Mariek esan du "ezer ez" dakiela, eta lasai dagoela nabarmendu du, haustekundeen bezperan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea