Gizartea -

Nafarroan

Hiru atxilotu gidabaimena eskuratzeko azterketan kopiatzeagatik

Horietako batek azterketa teorikoko galderak ezkutuko mikrokamera baten bitartez igorri eta erantzuna entzungailu baten bitartez jasotzen zuen.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, hiru lagun atxilotu dituzte gidabaimena eskuratzeko azterketan ezkutuko mikrokamera bat erabiltzeagatik. Dirudienez, erantzunak entzungailu baten bitartez jasotzen zituzten.

Epailearengana eraman dituzte dagoeneko: 24 eta 48 urte bitarteko hiru gizonezko dira, Txinakoak.

Iturri horien arabera, atxilotuetako batek ezkutuko mikrokamera bat zeraman azterketa teorikoa gainditzeko asmoarekin. Kanpoan zegoen gizonezko batek irudiak jasotzen zituen kanpotik, eta erantzunak esaten zizkion aurikular baten bitartez. Bitartean, Guardia Zibilaren arabera, hirugarren bat ingurua zaintzen ari zen. Administrazio publikoei iruzur egitea leporatzen diete.

B motako gidabaimena lortzeko azterketa egiten ari zen pertsona bat "jarrera eta mugimendu susmagarriak" egiten zituela ikusi zuten. Entzungailu txiki bat zuela ikusi ostean, identifikatu egin zuten. Gero, sabelean hainbat elementu elektroniko eta kable zituela ikusi zuten eta botoi bat zirudien mikrokamera bat atzeman zioten.

Eraikinaren kanpoaldean, beste gizonezko bat zegoen, auto baten barruan, eta atzeko aldean, hirugarren gizonezko bat, ordenagailu bat eta komunikatzeko beste tresna batzuk zituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea