Gizartea -

Salaketa Fiskaltzaren aurrean

Guardia Zibilak Jaizkibelen sute bat eragin zuela salatu du Eguzkik

Plataforma ekologistaren arabera, Guardia Zibilaren bengala batek sute bat piztu zuen mendian, ariketa batzuk egiten ari zirela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 10ean Jaizkibel mendian 5,5 hektarea erraustu zituen sutearen egilea edo egileak ikertzeko eskatu dio Fiskaltzari Eguzkik. Plataforma ekologistaren esanetan, sua Guardia Zibilaren bengala batek piztu zuen, inguru horretan dagoen tiro eremuan ariketa batzuk egiten ari zirela. Hori dela eta, "erantzukizun zibilak eta penalak zehaztea" eskatu dio Ministerio Publikoari.

Eguzki plataformaren ustez, "kontraesana" da Natura 2000 sarearen baitan babestuta dagoen leku batean tiro-eremu bat egotea. Horregatik, Guardia Zibilaren azpiegitura hori desegiteko deia egin du. "Hori egin arte, ezin da onartu prebentzio neurririk ez hartzea", esan du Eguzkik.

Horren ildotik, eremu babestuetan ariketa militarrak egitea debekatzeko edo, egitekotan, "protokolo eraginkorrak" martxan jartzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea