Gizartea -

Jatorri ezezagunekoa

Furgoneta bat atzeman dute Oiartzunen, 360.000 eurorekin txanponetan

Austriako matrikula du: legezko erabilera duen 360.000 euro zeramatzan eta 6.000 euro 500eko billetetan. Ez dakite nondik atera duten diru hori.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak furgoneta bat atzeman du Oiartzunen: legezko erabilera duen 360.000 euro zeramatzan, txanponetan. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, ez dakite nondik datorren diru hori.

17:30 inguruan atzeman zuten furgoneta iragan asteartean, AP-8 autopistan, Oiartzunen.

Ertzaintzako Errepideko Delituen Saileko agenteek Mercedes Benz Sprint furgoneta bat atzeman zuten, Austriako matrikuladuna. Frantziarako noranzkoan zebilen eta susmagarria iruditu zitzaien.

Austriako matrikula du: legezko erabilera duen 360.000 euro zeramatzan eta 6.000 euro 500eko billetetan, kutxetan.

Furgonetan zeudenak identifikatu zituzten ertzainek. Austriakoak ziren eta ibilgailuaren dokumentazioa eskatu zioten. Ertzainek dirua hartu zuten eta Ogasunaren esku jarri zuten, diru hori nondik datorren jakiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea