Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Andina Pereira de Brito isilean gogoratu du Eusko Legebiltzarrak

Minutu bateko isilunea egin dute Eusko Legebiltzarrean, astelehenean Mungian ustez bere bikotekide ohiaren eskuetan hil zen emakumea gogoratzeko.

Andina Pereiraren omenez minutuko isilunea Legebiltzarrean

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minutu bateko isilunea egin dute Eusko Legebiltzarrean Andina Pereira de Brito gogoratzeko. Astelehenean ustez bere bikotekide ohiaren eskuetan hil zen Mungian, eta Legebiltzarrak heriotza horren kondena "irmoa" egin du.

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak deklarazio bat irakurri du osoko bilkura arrunta hasi baino lehen, eta minutu bateko isilunea gorde dute gero.

Eusko Legebiltzarrean dauden talde guztien "gaitzespena" jaso dute adierazpenean. Ustezko hilketa horren aurka eta emakumeen aurkako indarkeria edota sexu bazterkeriaren zantzu guztien aurka azaldu dira bertan.

Emakumeen aurkako indarkeria "emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ezberdintasun larriena da, emakumeen botere eta mendeko erlazioetatik eratorria", adierazi dute.

Legebiltzarrak, halaber, "berdintasunaren aldetik konpromiso pertsonalak" hartzeko gonbita egin die herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea