Gizartea -
Kanpaina
116.000 sinadura kirol-instalazioetan desfibriladoreak jartzeko
Enetz Gurrutxagak kanpaina bat jarri zuen marchan change.org-n. Bere anaia Donostiako futbol-zelai batean hil zen otsailaren 2an.
Enetz Gurrutxagak 116.000 sinadura eman dizkio Jon Darpon Osasun sailburuari. Euskadiko kirol-instalazio publikoetan desfibriladoreak jartzeko eskatu diote, bihotzekoak artatzeko.
Enetz Urtzi Gurrutxaga gaztearen anaia da: otsailaren 2an bihotzeko bat izan zuen Donostiako futbol-zelaian partida bat jokatzen ari zela.
Bere anaiaren heriotzaren ostean, Gurrutxagak kanpaina bat jarri zuen martxan change.org plataforman. Kanpainak martxan jarraitzen du eta dagoeneko 116.000 sinadura jaso dituzte.
Gurrutxaga Osasun sailburuarekin bildu da eta azaldu du eskaera Euskadiko kirol-instalazioetan jartzeko dela, baina autonomia erkidego guztietan jarri beharko luketela martxan.
Adierazi duenez, egiten duten lehen eskaera horren inguruko legeak ezartzea da eta aparailu horien instalazioak normalizatzea.