Gizartea -
Ezbeharra
Gizonezko bat hil da Ganeta mendian (Bizkaia)
Behin Ertzaintzako helikopteroa eta mendiko taldea bertaratuta, medikuak gizonezkoa erreanimatzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
Erredakzioa
Bi mendizalek gizonezko bat (62 urte ditu) aurkitu dute konorterik gabe, Ganeta mendian (Bizkaia), eta geroago, hil egin da, medikuak erreanimatzen saiatu diren arren.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi mendizaleak eguerdian aurkitu dute gizonezkoa konortetik gabe, eta larrialdietako zerbitzuei jakinarazi diete.
Behin Ertzaintzako helikopteroa eta mendiko taldea bertaratuta, medikuak gizonezkoa erreanimatzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
Gorpua Pagasarri mendi inguruko mugara eraman dute, eta ehorztetxeak bertan jaso du Bilboko Auzitegietako Patologia Zerbitzuak eramateko, autopsia egitera.