Gizartea -

Gertakaria

Hiru urteko ume bat Ezka ibaira erori da Burgin eta oso larri dago

Haurra uretara erori da eta korronteak eraman du. Uretan eman duen denbora tartea ez dute zehaztu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru urteko ume bat Ezka ibaira erori da Burgin. Erreskatatu ostean larrialdi zerbitzuek ia ordu eta erdi eman dute suspertze lanetan, eta oso larri Nafarroako Ospitalera eraman dute, Foruzaingoak agiri batean jakitera eman duenez.

Adingabea uretara erori da eta korronteak eraman du. Biktima 18:37 aldera erreskatatu dute. Uretan eman duen denbora tartea ez dute zehaztu. Isabako osasun zentroak talde medikoa eta bi anbulantzia bidali ditu.

Larrialdi zerbitzuek haurra suspertzea lortu dute, baina oso larri eraman dute Nafarroako Ospitalera 20:00ak aldera. Iluntzen ari zenez umea helikopteroz eramatea baztertu dute.

Zangozako foruzainak istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea