Gizartea -
Lan-istripua
Kamioizale bat hil da bobina bat gainera erorita, Ezkirotzen
Barbataingo industrialdean gertatu zen atzo ezbeharra. 48 urteko gizonezkoak EGA profil enpresarentzat egiten zuen lan.
Erredakzioa
Lan-istripu larria izan zen atzo arratsaldean Nafarroan, izan ere, 48 urteko gizonezko bat hil zen Ezkirotzen, metalezko bobina bat gainera erorita.
Barbataingo industrialdean dagoen EGA profil enpresan izan zen ezbeharra, iluntzeko zortzi eta erdiak aldera. Kamioian zeraman metalezko bobina gainera joan zitzaion kamioi gidariari, eta bertan hil zen.
Noaingo osasun zentroko medikuak joan ziren ezbeharra gertatu zen lekura, baina langilearen heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Suhiltzaileek atera behar izan zuten gorpua.
Polizia Judizialak eta Polizia Zientifikoak bere gain hartu dute istripua ikertzeko ardura.