Gizartea -

Urteurrena

70 urte, AEBko hegazkinek Biarritz eta Angelu bonbardatu zituztela

115 herritar hil eta 250 inguru zauritu zituzten eta 400 eraikin erabat suntsituta edo kaltetuta utzi zituzten, jomugan zegoen aireportua tartean.

Biarritz, bonbardatuta. Argazkia: EiTB
Biarritz, bonbardatuta.
70 urte aliatuek Biarritz bonbardeatu zutenetik

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur 70 urte Euskal Herriak Bigarren Mundu Gerrako ekintzarik bortitzenetako bat jasan zuen: hegazkin estatubatuarrek Biarritz eta Angelu bonbardatu zituzten.

115 herritar hil eta 250 inguru zauritu zituzten, 125 tona lehergai zeramatzaten bonbek.

Normandiako lehorreratzearen atarian izan zen bonbardaketa. Dirudienez, Alemaniako tropak nahastea zuen helburu indar aliatuek azpiegituren aurka egin zuten bonbardaketak, baina hildako gehienak zibilak izan ziren.

Astelehena zen, arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, AEBko Armadako 50 bat hegazkin bonbaketari itsasotik sartu ziren eta, zazpi minutu eskasean, 40 bat tona lehergai bota zituzten Biarritz erdigunean.

Ia 400 bat eraikin suntsituta edo kaltetuta utzi zituzten Biarritzen eta Angelun. Hiru bat kilometrora zegoen aireportua zen jomuga nagusia, eta hori ere birrindu zuten.

Alemanen okupazioaren amaiera oso gertu zegoen. Bonbardaketatik hiru hilabetera egin zuten aliatuek Normandiako lehorreratzea, eta abuzturako alemanek Euskal Herria utzi zuten.

Biktimei omenaldia egin diete goizeko hamaiketan, gerran hildakoen omenez, Biarritzen dagoen oroitarrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak