Gizartea -
Molotov koktelekin
Aldi baterako laneko enpresa bati eraso egin diote Iruñean
Aurpegia estalita zuten sei gaztek molotov koktelak jaurti dituzte bart Iruñeko aldi baterako laneko enpresa baten aurka.
Erredakzioa
Aurpegia estalita zuten sei gaztek aldi baterako laneko enpresa bati molotov koktelez eraso diote bart Iruñean, eta, ondorioz, enpresa barruan sutea eragin dute. Suhiltzaileek amatatu behar izan dute.
Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, erasoa sei pertsonak egin dute Iruñeko Iturrama kaleko 11. zenbakian dagoen Ananda enpresaren aurka.
Erasoa goizaldeko ordu bata aldera izan da, eta molotov koktelek sutea piztu dute enpresa barruan.
Hala ere, ez da inor zauritu eta enpresaren gainean bizi diren auzotarrak ez dituzte euren etxeetatik atera behar izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea