Gizartea -

Ezbeharra Mendaron

Haur bat egoera kritikoan, abandonatutako fabrika batetik erorita

12 urteko haurra Mendaron (Gipuzkoa) abandonatutako fabrika batean 10 metroko altueratik erori da. Ezbeharra, 18:00etan izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haur bat (12 urte ditu) egoera kritikoan dago, Mendaron (Gipuzkoa) abandonatutako fabrika batean 10 metroko altueratik erori ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iturri horren arabera, ezbeharra 18:00etan izan da, erabiltzen ez den eraikin industrial batean, dirudienez, Kurutz-gain gunean.

Erorketaren ostean, lekuan zeuden beste ume batzuek heldu bati gertatutakoaren berri eman diote. Larrialdietako zerbitzu bati abisatu dio hark.

Anbulantzia bat bertaratu da gertakizunen lekura, eta adingabea, egoera kritikoan eta lasaigarria emanda, Donostiako Ospitalera eraman dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea