Gizartea -

Ikerketa

Lehen kromosoma artifiziala lortu dute, legamia landuta

Garagardoa egiteko erabiltzen den legamiaren DNA moztea, zatikatzea eta manipulatzea lortu dute eta oso-osorik laborategi batean sortutako lehen kromosoma lortu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko ikerlari talde batek 'diseinuzko lehen kromosoma' lortu du, legamia landuta. Zehazki, legamia kromosoma baten legen kopia artifiziala lortu dute. Science aldizkariak kaleratu du ikerketa horren berri ostegun honetan, eta biologia sintetikoaren alorrean berebiziko aurrerapausoa da.

Taldearen burua Jef Boeke da, New Yorkeko Unibertsitateko Langone Medical Centerreko ikerlaria, baina ikerketa Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako profesionalen arteko lankidetzaren emaitza da. Zazpi urte baino gehiago aritu dira lanean.

Garagardoa egiteko erabiltzen den legamiaren DNA moztea, zatikatzea eta manipulatzea lortu dute eta oso-osorik laborategi batean sortutako lehen kromosoma lortu dute.

Ikerlariek bakterioen eta birusen kromosomak sortzea lortu dute aurretik, baina oraingoan lehen aldiz lortu dute organismo eukariotiko batentzako kromosoma sortzea.

Biologia sintetikoaren alorrean berebiziko aurrerapausoa da, sendagai berriak lortzeko eta bioerregaiak garatzeko ikerketetan aurrera egiteko aukera eskainiko baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea