Gizartea -

Nueva Economia Foroa

Osasun zerbitzua txarto erabiltzeagatik zigortzea eskatu dute medikuek

Rodriguez Sendin Espainiako Medikuen Elkargoko presidentearen ustez, autoarekin egindako arau-hausteak puntuak kenduta zigortzen diren bezala, osasun zerbitzuarekin berdin egin beharko litzateke.

"Erabilera okerragatik ordaindu beharko litzatekeela inoiz ez medikuarenera joateagatik". EiTB
"Erabilera okerragatik ordaindu beharko litzatekeela inoiz ez medikuarenera joateagatik". EiTB
"Erabilera okerragatik ordaindu beharko litzatekeela inoiz ez medikuarenera joateagatik". EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Rodriguez Sendin Espainiako Medikuen Elkargoko presidentearen iritzian, osasun zerbitzuaren erabilera okerra egiten duten hiritarrek isunak jaso beharko lituzkete, autoarekin egindako arau-hausteak puntukako gidabaimenarekin zigortzen diren bezala.

Nueva Economía Foroan egindako hitzaldian, eta Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroa ondoan zuela, Sendinek egungo koordainketa "zatitzea" eskatu du, gaixo kronikoak dituzten familien kasuetarako.

Medikuen ordezkaria medikuarengana joateagatik koordainketa ezartzearen kontra azaldu da, eta hori, hain justu, izan da erreforma fiskalaren inguruan aditu talde batek egindako txostenean agertzen den proposamenetako bat.

"Nik ez nuke koordainketa inoiz ezarriko medikuarenera joateagatik; jarriko nukeena ez da koordainketa, ordainketa baizik, zerbitzuaren erabilera okerra egiteagatik", "errepidean 120 km/h baino bizkorrago goazenean isun bat jartzen diguten bezala".

Horren haritik, Sendinek azaldu du zigorra jaso beharko luketela itxarote-zerrendatik alde egiten ez dutenek (artatu eta gero), diagnosia izan duten probak kentzeaz arduratzen ez direnek edo euren osasun-etxean hitzordua ematen ez dietenean larrialdietara joaten direnek.

"Hau pentsatu egin beharko da, ez da txarto ulertu behar", esan du Sendinek. Edonola ere, nabarmendu du erabilera okerragatik ordaindu beharko litzatekeela, "inoiz ez medikuarenera joateagatik, beharra izanez gero".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea