Gizartea -
Laredoko eztanda
Laredon sei hildako eragin zituen eztandaren erruduna kondenatu dute
Jai Alai eraikinean beste zazpi lagun zauritu ziren eta guzti horren ondorioz hiru urteko kartzela zigorra bete beharko du.
Erredakzioa
Santanderreko epaitegiak hiru urteko kartzela zigorra ezarri dio 2006an Laredoko Jai Alai eraikinean sei hildako eragin zituen eztandaren erantzuleari eta honen lankideari.
Alberto M.P. sukalderako plaka instalatzaileak eta bere lankideak, Óscar B.P., arduragabekeriaz jokatu izana leporatu die epaitegiak. Eztandaren erantzule jo du Alberto eta erru-lagun Óscar, azken honek hamaika hilabeteko kartzela zigorra bete beharko du.
Lehendabizikoak ezingo du bost urtez sukalde muntatzaile bezala lanik egin eta bere lagunak bi urte eta erdiz.
Elkarrekin 1,8 milioi euro ordaindu beharko dizkiete eztandan kaltetutakoei eta hauen senitartekoei.
Epaiak frogatu duenez bi instalatzaileek sukaldeko xafla aldatu zuten eztanda gertatu zen etxean. Ezarri zuten xafla gas naturalarentzat zen eta eraikinean gas propanoa erabiltzen zuten. Jarri zuten aparailua gas horrekiko bateraezina zen.
Gas isuri baten ondorioz gauerdian eztanda handi bat gertatu zen eraikinean eta sei lagun hil eta beste zazpi zauritu egin ziren.
Baimendutako instalatzaile zihurtagirik gabe eta horretarako beharrezko ezagutza izan gabe gauzatu zuten lana.