Gizartea -

Ekuatore ginea

Teodoro Obiangek eskerrak eman dizkio erregeari laguntzeagatik

Presidenteak onartu egin du "ezustekoa" hartu duela "zenbait nostalgikok hartutako jarreragatik, bilgune honen kontra azaltzean, gaztelaniarekin zerikusirik ez duten arrazoiak argudiatuta".

Herrialde afrikarreko presidentea, Cervantes Institutuak antolatutako ekitaldian. Irudia
Herrialde afrikarreko presidentea, Cervantes Institutuak antolatutako ekitaldian. Irudia
Herrialde afrikarreko presidentea, Cervantes Institutuak antolatutako ekitaldian. Irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teodoro Obiang Ekuatore Gineako presidenteak esan duenez, Ginea espainiar hizkuntzaren "enbaxadorea da Afrikan" eta gogorarazi egin du kontinente horretan gaztelania "hizkuntza ofizial" duen "bakarra" dela. Bide batez, eskerrak eman dizkio Juan Carlos I.a erregeari Bruselako Cervantes Institutuan egin den ekitaldi batean parte hartzen laguntzeagatik, bera joateak eragindako kritikak gorabehera.

"Esku hartu du nik ere parte har nezan topagune kultural honetan", esan du presidenteak, errege espainiarrari egindakoa eskertu eta gero. Obiang bere emaztearekin batera azaldu da ekitaldian, eta "Gaztelania Afrikan" gaia izan du hizpide Bruselako Cervantes Institutuak, Gineak Belgikan duen enbaxadak eskatuta, antolatutako ekitaldian.

Presidenteak onartu egin du "ezustekoa" hartu duela "zenbait nostalgikok hartutako jarreragatik, bilgune honen kontra azaltzeagatik, gaztelaniarekin zer ikusirik ez duten arrazoiak argudiatuta".

Ekuatore Ginea "hizkuntza ofizial edo ama-hizkuntz gisa" gaztelania duen "herrialde afrikar bakarra da", esan du. Halaber, gogorarazi duenez, herrialdeko etniak lotzen dituen hizkuntza da, eta "nazioarteko testuinguruan" kokatzen laguntzen du, nahiz eta "hizkuntza garrantzitsu gehiago" dauden, esaterako, frantsesa, ingelesa eta portugalera.

Erregeak ez zuen gonbidapenetan parte hartu

Bestalde, Juan Carlos erregeak Teordoro Obian Ekuatore Gineako presidenteak zuzendu dizkion hitzak eskertu ditu, baina Errege Etxeak esan duenez, erregeak ez zuen parte hartu ezta influentziarik izan Adolfo Surezen Estatu-elizkizunetako eta Bruselan egindako ekitaldietako gonbidapenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea