Gizartea -

Polemika

Medikuak, osasun zerbitzuak gaizki erabiltzeagatik ordaintzearen alde

Mediku Antolakuntzako presidenteak esan du: "Nik inoiz ez nukeen kopagoa jarriko medikuarengana joateko; jarriko nuke, baina ez kopagoa, ordainketa baizik, osasun zerbitzuak gaizki erabiltzeagatik".

Argazkia: EiTB
Larrialdi zerbitzuak gaizki erabiltzen dituzte gaixoen %40k

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Rodriguez Sendin Mediku Kolegialeko Antolakuntza presidenteak herritarrak osasun zerbitzuak gaizki erabiltzeagatik ordaintzearen alde egin du, zirkulazioan arau-hausteak egiten direnean puntuak kentzen diren moduan.

Ekonomia Berriaren Foruan egindako agerraldian, eta Ana Mato Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun ministroa bertan zela, Sendinek egungo kopagoa “aldatzea” eskatu du, gaixo kroniko asko dituzten familientzat.

Medikuen ordezkaria medikuarengana joateko kopagoa ezartzearen aurka azaldu da, erreforma fiskalari buruzko aditu baten txostenaren proposamenetako bat.

Mediku Antolakuntzako presidenteak esan du: "Nik inoiz ez nukeen kopagoa jarriko medikuarengana joateko; jarriko nuke, baina ez kopagoa, ordainketa baizik, osasun zerbitzuak gaizki erabiltzeagatik", "errepidean 120 kilometro ordutik gora goazenean zigorra jartzen diguten moduan".

Horren harira, Sendinek azaldu duenez, behin arreta jaso ostean edota nahita bikoiztu ostean itxaron zerrendatik kentzen ez diren herritarrei zigortu egin beharko litzaieke. Euren anbulatorioan ordua ez izanda larrialdietara joaten direnek ere zigorra jaso beharko luketela gaineratu du.

"Hau pentsatzeko modukoa da, eta ez dadila gaizki ulertu", adierazi du Sendinek. Zerbitzuak gaizki erabiltzeagatik ordaintzea eskatu du, "inoiz ez medikuarengana joan beharragatik", ezta kontsultara asko joan ohi den kasu horietan ere. "Jende asko joan ohi da, adina duelako eta beldurra".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea