Gizartea -

Itsas istripua

Pontevedra eta Arousa itsasadarretan hasi dira bilatzen

'Mar de Marín' arrantza-ontziko marinelak bilatzeko lanak Ons uhartearen inguruetara zabaldu dituzte.

Itsas istripua gertatu zen ingurua.
Itsas istripua gertatu zen ingurua.
Oraindik ez dituzte aurkitu bi marinelen gorpuak Vigoko itsasadarrean

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Mar de Marín' arrantza-ontzia hondoratu zenean desagertutako marinelak bilatzeko lanak Pontevedra eta Arousa itsasadarretara zabaldu dituzte. Hain zuzen ere, Ons uhartearen inguruan ere hasi dira bila.

Bilaketa eremua korronteak aztertu ondoren zabaldu dute. Itsasoaren egoera txarra dela eta, urpekariek oraingoz ezin izan dute lan egin.

Manuel Dominguez Mallo, Marin herriko marinela, eta Alexander Nketiah, Ganako marinela, dira bilatzen ari diren bi lagunak. Atzo Cies uharteen inguruan bilatzen aritu ziren, baina inolako emaitzarik gabe.

Itsas Salbamenduak zaintza-lanak sendotzeko eskatu die inguru horietan ibiliko diren itsasontziei.

'Mar de Marín' arrantza-ontziaren eta 'Baltic Breeze' kargaontzien arteko talka astearte goizaldean gertatu zen, lehenengoa Muxiara zihoanean, harrapatutako arrainak Vigon utzi ostean.

Talka horren ondorioz, 25 urtez lanean aritutako 'Mar de Marín' ontzia hondoratu egin zen. 57 metroko sakoneran dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea