Gizartea -

Kalteak trenetan

Epaile batek trenetatik urruntzeko agindu die bi grafitigileri

Poliziak atxilotu dituen bi grafitigile horiek, 46 kalte-delituren egileak, ezingo dira bagoietatik 200 metro baino gutxiagora hurbildu.

Tren bat geltokian. Argazkia: EITB
Tren bat geltokian. Argazkia: EITB
Tren bat geltokian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak bi grafitigile, 46 kalte-delituren ustezko egileak, atxilotu ditu, RENFEko instalazioetan, 270.000 euroko kalteak egin izana egotzita. Horiek epaitu ostean, epaileak trenetatik eta geltokietatik 200 metro baino gutxiagora hurbiltzea debekatu die.

RENFEk jarritako salaketaren ostean, kalteak ikertzen ari ziren agenteek grafitigile talde antolatuak aurkitu zituzten. Talde horiek urteak zeramatzaten bagoietan eta geltokietan grafitiak egiten eta TAGS edo CREWS ezizenarekin sinatzen, eta batez ere Madrilgo C5 eta C8 lineak aukeratzen zituzten grafitiak egiteko.

Ikerketaren arabera, atxilotutako bi gazteek trenen ordutegiak eta geltokia ezagutzen zituzten. Horretaz baliatuz, zaintza-kamerak saihesten zituzten eta eurak identifikatzea zailtzeko jantziak eramaten zituzten.

Bagoiak marrazteko, trena geldiarazteko palankatik tira egiten zuten; hau da, segurtasun-balazta aktibatzen zuten, eta, ondorioz, zirkulazioan etenak eta ordutegian atzerapenak eragiten zituzten.

Grafitigileek talde antolatuetan jarduten dutenez, ikerketa oraindik zabalik dago, eta baliteke atxiloketa gehiago egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea