Gizartea -

Jazarpena Interneten

Bi anai atxilotu dituzte Gipuzkoan adingabeak galbideratzeagatik

Atxilotuetako bat adingabea da (17 urte). Operazioa urriaren 10ean martxan jarri zuten, bi neskatok Tuenti sare sozialeko erabiltzaile batek hertsatzen zituela salatu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi anai, horietako bat 17 urteko adingabea, atxilotu ditu Polizia Nazionalak Gipuzkoan, sare sozial baten bidez neskatoak galbideratzeagatik. Ustez bideo erotikoak grabatzeko biktimak hertsatzen zituzten bi atxilotuek.

Operazioa urriaren 10ean martxan jarri zuten, Logroñoko eta Errioxako beste udalerri bateko bi neskatok Tuenti sare sozialeko erabiltzaile batek hertsatzen zituela salatu ostean. Harremanetan jarri eta gero argazki manipulatuak Interneten zabaladu behar zituztela mehatxu egiten zuten erasotzaileek, biktimen bideo erotikoak grabatzeko.

Salaketa aurkeztu eta gero, neskatoak mehatxatzen zituen pertsonaren ordenagailua Gipuzkoan zegoela zehaztu zuen Poliziak. Martxoaren 20an bi anai atxilotu zituzten poliziek eta adingabeen galbideratze delitua leporatu diete.

Jazarpen mota hau 'grooming' bezala ezagutzen dute. Internet bidez adingabeen konfiantza lortzen dute erasotzaileek, eta sexu-argazkiak bidaltzea edo biktimak biluztea lortzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak