Gizartea -
Desagerpenak
Euskadin, desagerpenak direla eta, 3.500 salaketa jartzen dira urtean
Arrigorriagan egiten ari diren Desagertutako Pertsonei Buruzko IV. Topaketa Teknikoan jakinarazi dute datua eta horietako % 97 konpontzen direla esan dute.
Erredakzioa
Urtean 3.500 desagerpen salaketa jartzen dira Euskadin, horietako % 97 konpondu egiten dira desagertutako pertsonak itzuli egiten direlako edo poliziak aurkitzen dituelako. Horiek dira Arrigorriagan egiten ari diren Desagertutako Pertsonei Buruzko IV. Topeketa Teknikoan jakitera eman duten datu batzuk.
Gainera, desagertuen % 68 adingabekoentzat egokitutako zentro itxietatik ihes egindakoak dira.
Hasierako ekitaldian Estefanía Beltrán de Herediak, Segurtasun Saileko Sailburua, parte hartu du eta inaugurazio mezuan Hodei Egiluzen, Belgikan, eta Borja Lázaroren, Kolonbian, desagertutakoen familiei elkartasuna adierazi die.
Ertzaintzarentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat desagerpenak 'garrantzia nagusiko kezkak' direla esan du Beltrán de Herediak. Zentzu horretan, Giza elkarteek eta komunikabideek 'kontu hauek ez ahazteko' egiten duten lana baloratu du.
Bestalde, José Asean Fernándezek, Europolek Espainiako polizian duen ordezkaria, Espainian desagerpenen inguruko salaketak asko hazi direla adierazi du. Hori frogatzeko 1989an 4.000 desagerpen salatu zirela esan du eta 14.000 2013an.