Gizartea -

Alfonbra berria

Alfonbra berria jarri dute Zubizuri zubian, labain ez egiteko

Alfonbra berriak 50.500 euroko kostua izan du, aurrekoa baino hobea da, beltza da, 2,85 metroko zabalera du, eta irrist ez egiteko jarri dute.

Zubizuri zubia Bilbon. Argazkia: EFE
Zubizuri zubia Bilbon. Argazkia: EFE
Zubizuri zubia Bilbon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko hiriburuan Ibaizabal ibaiaren bi aldeak lotzen dituen zubietako bat, Zubizuri zubia, seguruagoa izango da aurrerantzean; izan ere, Santiago Calatravak diseinatu zuen obran alfonbra berria jarri dute, labain ez egiteko. 2010. urtean jarri zutena ordezkatu du, azken urteotan egon dena zaharkituta geratu baita.

Alfonbra berriak 50.500 euroko kostua izan du, eta aurrekoa baino hobea da; izan ere, ura batzeko banda bat du beheko aldean, eta labain ez egiteko irudiak, erortzeko arriskua murrizteko.

Beltza da, 2,85 metroko zabalera du, binilo kiribilduaz egin dute (beraz, gehiago iraungo du) eta kristalezko pikorrak ditu txertatuta, irrist egitea saihesteko, zubiaren estetika aldatu gabe. Zubizurik Isozaki dorreen ingurua eta Campo Volantin pasealekua lotzen ditu.

Zubia eraberritzeko lanak astelehenean hasi zituzten, eta, gehienbat, gauez egin dituzte, oinezkoen joan-etorria ez oztopatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea