Gizartea -
Datuak
143 hies kasu berri izan ziren Euskadin 2013an
1997 urtetik zenbatu duten zifrarik txikiena da. Kasuen % 56 gizonezko homosexualen artean detektatu dituzte, eta erdietan baino gehiagotan gaixotasuna aurreratuta zegoen.
Erredakzioa
Jon Darpon Osasun sailburuak azaldu duenez, 2013an 143 ihes kasu berri erregistratu ziren Euskadin, 1997tik zenbatu duten zifrarik txikiena. Kasuen % 56 gizonezko homosexualen artean detektatu dituzte, eta erdietan baino gehiagotan gaixotasuna nahikoa aurreratuta zegoen.
Darpon sailburuak eta Pedro Rivero Euskal Herriko Farmazia Kontseiluko presidenteak euskal farmazietan hiesaren birusa detektatzeko test azkarrak jartzeari buruzko balantzea egin dute. 14.140 test egin dira guztira.
Euskal Herrian hiesari buruz bildutako datuak direla eta, Darponek "positibotzat" jo ditu eta "neurriz bada ere, pozik" hartzekoak direla nabarmendu du. Hala ere, epidemiaren aurrean ezin dugula lasaitu azpimarratu du, batez beste kontuan hartuta "astean hiru pertsona" kutsatzen direla hiesaren birusarekin autonomia erkidegoan.
Testuinguru horretan kokatu du Osasun Sailak farmazietan test azkarrak egiteko martxan jarritako ekimena. "Espainian eta Europan aitzindaria izan den esperientzia da", azaldu du Darponek.