Gizartea -

Kolonbian desagertua

Hiru hilabete dira Borja Lazaro Kolonbian desagertu zenetik

Desagertu zenean argazki erreportaje bat egiten zebilen gasteiztarra Cabo de la Velan. Kolonbiako Polizia Nazionala gertakaria ikertzen dabil, baina oraingoz ez dute inolako zantzurik aurkitu.

Borja Lazaro. Argazkia: EiTB
Borja Lazaro. Argazkia: EiTB
Borja Lazaro. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru hilabete bete dira gaur, asteartea, Borja Lazaro Herrero 34 urteko gasteiztarra Kolonbian desagertu zenetik. La Guajiran (Kolonbia iparraldea) zegoen Borja desagertu zenean, argazki erreportaje bat egiten.

Familia une latzak pasatzen dabil semearen desagerpenaren berri jaso zuenetik, eta egunero daude Kolonbiako Polizia Nazionalarekin harremanetan, ikerketa hurbiletik jarraitzeko.

Borja Lazaroren neska-laguna (Danny Sanchez kazetari mexikarra) duela aste batzuk itzuli zen etxera, Sergio Lazarok (Borjaren anaia) jakitera eman duenez. Danny Sanchez ere Cabo de la Velan (La Guajira) zegoen Borja desagertu zenean.

Bien bitartean, Kolonbiako Polizia Nazionala gertakaria ikertzen dabil, baina oraingoz ez dute inolako zantzurik aurkitu.

Desagertuaren anaiak azaldu duenez, La Guajira toki hutsa eta oso zabala da, eta han biztanleak nahiko sakabanatuta daude. Hori dela eta, bilaketa lanak ez dira batere errazak.

Esan bezala, Borja Lazaro argazki erreportaje bat egiten zebilen Cabo de La Velan. Ingeniari informatikoa da, baina argazkilaritza oso gustuko duela diote senitartekoek.

Urtarrilaren 7an ikusi zuten azkenekoz, ordura arte lo egiten zuen ostatuan. Egun hartan, Alemaniako, Txileko eta Kolonbiako hainbat turistarekin igaro zuen gaua, kopa batzuk hartzen.

Familia mobilizazioren bat deitzea aztertzen ari da, Borjak desagertuta jarraitzen duela gogoratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea