Gizartea -

Gertaera

Iñaki Garciaren gorpuari autopsia egin diote

Donostiako Urumea ibaian aurkitu zuten igandean, martxoaren 23an, Astigarragan desagertutako gaztearen hilotza.

Iñaki Garciaren gorpua aurkitu dute Urumea ibaian

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande eguerdian Urumea ibaian aurkitu zuten Iñaki Garcia gaztearen gorputzari autopsia egin diote. Duela bi aste desagertu zen gaztea, martxoaren 23an Astigarragan, lagun talde batekin sagardotegian afaltzen egon ostean.

Iturri ofizialek jakitera eman dutenez, Urumean aurkitu zuten hilotzaren dokumentazioa bat dator desagertutako gaztearekin datuekin.

Esan bezala, gorpua 12:40 aldera aurkitu zuten uretan. Piraguan zebilen ertzain batek ikusi zuen, eta abisua eman zion Ertzaintzari. Handik gutxira suhiltzaileak heldu eta 13:30ean atera zuten uretatik.

Gaur egiingo diote autopsia Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzuan.

Alexander Urbieta Iñaki Garciaren lagunetako batek EFE albiste agentziari adierazi zion ez dakitela lagunari zer gertatu zitzaion, baina eroriko bat izan zuela uste dute. Bilaketa taldeek gorpua agertu zen ingurua arakatu zuten, baina ez zuten ezer topatu: "sakonera handia dago eta bertan pilatutako adarrek gorpua ikustea eragotzi zezaketen".

Gertatutakoaren kontaketa

Alexander Urbieta desagertutako gaztearen lagun batek azaldu zuenez, martxoaren 22 gauean lagun batzuekin Astigarragako sagardotegi batera joan zen Iñaki Garcia. Handik, "nahiko mozkor" eta "afaldu gabe" bakarrik alde egin omen zuen sagardotegitik.

Urbietak gaineratu duenez, Iñaki herrira iritsi, neska bati deitu eta harekin egon zen 00:30akarte. Ordu horretan, lagunak taxien geltokira lagunduko ziola esan zion, "oso mozkor zegoelako".

Iñakik eskaintzari uko egin zion "haserre", eta Donostiako Martutene auzorantz abiatu zen, oinez. Han, "nahiko mozkor eta erortzen ari zela" ikusita, sagardotegitik irten berri zegoen talde batek autobus-geltokira lagundu zion, senideek herritarren laguntzari esker  jakin ahal izan dutenez.

Talde horrek autobusa hartu zuen igande goizaldean ordu bata aldera, baina Iñaki geltokian geratu zen. Bertan ikusi zuten azkenekoz.

Iñakiren lagunek mugikorrera deitu zioten gero igandean, baina alarmak ez ziren piztu astelehenean lanpostura joan ez zen arte, eta orduan jarri zuen salaketa familiak Ertzaintzan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea