Gizartea -
Sutea Zornotzan
Hiru pertsona etxetik atera dituzte Zornotzan, sute baten ondorioz
Sua gauean piztu da, etxebizitza baten behealdean gazte batzuek duten lokalean, eta ez da inor zauritu.
Erredakzioa
Hiru lagun etxetik aterarazi dituzte bart Zornotzan, eraikin baten etxabeko lokal batean sutea izan ostean. Gazte batzuek erabiltzen dute lokala, baina sua piztu denean hutsik zegoen. Ez da inor zauritu.
Sua gaueko ordu biak eta laurdenean piztu da, Zornotzako San Antonio auzoan, eta zirkuitulabur batek eragin du, suhiltzaileen esanetan.
Sutearen ondorioz, lokal horren gaineko etxebizitzetako hiru bizilagun etxetik atera behar izan dituzte. Ez da inor zauritu, eta hirurak eta hogei aldera, sua itzali ondoren, etxera itzuli dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea