Gizartea -

Polizia operazioa

Haurren esplotazio sare bat desegin du Poliziak, Ferrolen

Aske utzi dituzte adingabeetako hiruk haurra izan dute duela gutxi eta diru gehiago lortzen ez bazuten haurrak salduko zituztela mehatxu egiten zieten.

20 pertsona atxilotu dituzte, Ferrolen. Argazkia: EFE
20 pertsona atxilotu dituzte, Ferrolen. Argazkia: EFE
20 pertsona atxilotu dituzte, Ferrolen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 13 eta 17 urte bitartean zituzten adingabe errumaniarrak esplotatzen zituen errumaniarren sare bat desegin du, Ferrolen. Haurrak kalean eskatzera behartzen zituzten.

Poliziak azaldu duenaren arabera, agenteek Ferroleko kaleetan eskatzera behartzen zituzten sei biktima askatu dituzte, horietako bost adingabeak. Gainera, adingabeak atxikitzen zituen errumaniar familia bateko 20 kide atxilotu dituzte gizakien salerosketa eta adingabeen eskaletasuna delituak egotzita.

Biktimak Errumaniatik ekartzen zituzten, klaneko kide batekin ezkonduko zirela eta Espainian lan egingo zutela zin egin ostean. Iristen zirenean, adingabeak "hartzen zituzten familiako morroi bilakatzen ziren", Poliziak azaldu duenez, eta etxea eta umeak zaintzeaz gain, egunean zortzi ordu egin behar zituzten kalean eskatzen, "baldintza oso gogorretan".

Aske utzi dituzte adingabeetako hiruk haurra izan dute duela gutxi eta diru gehiago lortzen ez bazuten haurrak salduko zituztela mehatxu egiten zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea