Gizartea -
Errenta aitorpena
Donostiako Gotzaindegiak PFEZko oker bat zuzentzeko eskatu du
Gipuzkoako Ogasunari errenta aitorpenean % 0,7 ordainsaria elizari bideratzea ahalbideratzen duen kutxatila abian jartzeko eskatu dio.
Erredakzioa
Donostiko apezpikutzak Gipuzkoako Ogasunari akats informatiko bezala ulertzen duen kontu bat konpontzeko eskatu dio. Horren ondorioz, aitorpenean % 0,7 ordainsaria elizari bideratzea ahalbideratzen duen kutxatila ez dabil eta abian jartzeko eskatu du.
José Ignacio Munilla gotzainak Arantzazuko Martxaren edizio berri bat aurkezteko eskaini duen prentsaurrekoan egin ditu adierazpen hauek.
Elizaren aldeko kutxatila 'aitorpena egiten duen kopuru nabarmenak' aukeratzen duela esan du.
Hala ere Munillak ez du ezer esan Larraitz Ugartek, aldundiko bozeramailea, iragarritako hirugarren aukerari buruz. Aukera horrek % 0,7a 'sektore publikoak kudeatutako eginkizunetara' bideratzen du.
Munillak, 'berrikuntza' bat dela esan du eta ez duela kontu honen 'letra txikiaren' informaziorik ondorioak atera ahal izateko. Momentu honetan horri buruz iritzia ematea 'ausartegia' litzatekeela gaineratu du.