Gizartea -

Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Santurtzin, lagun bati sastada bat emateagatik

Erasoa igandean izan zen, gauerdia baino lehen, bi gizonezkoak kalean elkarrekin borrokan aritu ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo, igandean Santurtzin arma zuri batez lagun bati eraso egitea egotzita. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, erasotzaileak sastakada bat eman zion lagunari, eta zauria egin zion bularraldean.

Igande gauerdia baino lehen, Santurtzitik zihoan Ertzaintzaren patruila batek gizonezko bi elkarrekin borrokan ikusi zituen kale erdian, eta haiengana joan zen.

Agenteek banatu egin zituzten, eta haietako batek bularraldean zauri bat zuela eta bertatik odoletan zegoela ikusi zuten. Biktimaren esanetan, erasotzailea ez zen harekin borrokan zegoen gizonezkoa, apur bat lehenago handik ihes egin zuen bien lagun bat baizik.

Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, anbulantzian. Ertzainek arma zaborrontzi baten azpian aurkitu zuten erasoa egiteko erabilitako arma. Sastakai txiki bat zen, eta odol arrastoak zituen.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu zuen orduan, ustezko erasotzailea identifikatzeko. Ihes egin zuen gizonezko hori joko-areto batean batu zen biktimarekin eta lagun batekin, eta, biktimaren esanetan, handik gertu zegoen taberna baterako bidean, sastakada eman zion bularraldean. Agenteek susmagarria identifikatu ahal izan zuten, eta atzo bertan atxilotu zuten, Santurtzin.

Atxilotuak 41 urte dauzka eta aurrekari polizialak ditu. Atxilotu ondoren, ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko eginbideak betetzera.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea