Gizartea -
Klima aldaketa
Tenperaturek gora ez egiteko 'aldaketa handia' behar da, adituen ustez
Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) aurkeztu duen txostenaren berri eman dute, Berlinen.
Erredakzioa
Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) azaldu duenez, "erakundeen eta teknologien aldaketa handi batek" bakarrik (inbertsio handiekin batera) lortuko luke tenperaturak bi gradutik gora ez igotzea.
Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak aurkeztu duen txostenaren berri eman dute, Berlinen. 235 adituk egin duten 2.000 orrialdeko azterketaren laburpen politikoa da txosten hori.
Tomar Edenhofer zientzialari alemaniarrak, IPPCren hirugarren taldeko kideetako batek, aurkeztu duen lanak zientzialariek politikariei bidaltzen dieten mezu argi bat duela esan du: "sistema klimatikoan interferentzia arriskutsu bat ekiditeko" zerbait egin beharra dago lehenbailehen.
Tenperaturen gorakada bi gradutik behera mantentzeko (muga hori gaindituz gero aldaketa klimatikoaren ondorioak oso larriak izango lirateke) ezinbestekoa da negutegi efektua eragiten duten gasen emisioa murriztea.