Gizartea -

NBE-ren aurrean

Umeek eskubideen urratzeak salatu ditzakete NBEn

NBEko Umeen Eskubideen Hitzarmenaren III. Protokoloa abian da gaurtik aurrera.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Espainian bizi diren adingabeek Oinarrizko Eskubideen urratzea salatu dezakete Nazio Batuen aurrean. Umeen Eskubideen Hitzarmenaren III. Protokoloa abian da: adingabeek edo horien ordezkari baten bitartez, salaketa jarri dezakete Umeen Eskubideen Batzordean.

Protokoloak Umeen Eskubideen Hitzarmenean ezartzen diren bideak azaltzen ditu, bai umeen salmentari, bai haur pornografiari, bai gatazka armatuei dagokienez.

Horretarako, baina, hainbat baldintza bete behar dituzte: Espainiako bide judiziala agortu izana (emaitzarik gabe), salaketen tramitazioak behar baino denbora gehiago hartzea eta umeen eskubideei lotutako salaketa batean irtenbide zaila aurreikustea.

Umeek bakarka edo taldeka jarri ahalko dute salaketa (euren kabuz edo ordezkari baten bitartez). Gobernu batzuek beste batzuen kontrako salaketak jartzeko bidea ireki dute horrela, edota gizabanakoek edo erakundeek Batzordera jotzeko aukera izatea, eskubideen urratzeak sistematikoak direnean.

Umeen Plataforma Espainiako 53 erakundek osatzen dute, eta "aurrerapauso garrantzitsua" dela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea