Gizartea -
Kotxe iruzurra
Espainian autoak alokatu eta esportatzen saiatzeagatik atzeman dituzte
31 ibilgailu alokatu berreskuratu dituzte, horietako 16 Frantziara bertan saltzeko asmoz eramaten ari zirenean.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak ibilgailuak alokatzen dituzten konpainiei eskala handiko iruzurra egitea saihestu du talde antolatu bateko 24 kide atxilotuta. Talde horrek ibilgailuak alokatzen zituen Espainian, eta, ondoren, beste herrialde batzuetara esportatu, eta dokumentazio faltsua erabiliz matrikulatzen zituzten.
Operazio horri esker, Poliziak 31 ibilgailu alokatu errekuperatu ditu; horietako 16, Frantzian saltzeko bi kamioitan zeramatzatenean. Kamioi horiek Iruñea parean geldiarazi ostean atxilotu zituzten taldeko kide bi (bi kamioietako gidariak). Talde horretako beste 22 kideak, berriz, Madrilen atxilotu zituzten, Polizia Nazionalak jakitera eman duenez.
Atxilotuek asko zaintzen zuten eszenaratzea, pertsona fidagarriak eta legezko itxurak emateko, eta luxuzko ibilgailuetan, gidari eta guzti, joaten ziren iruzur egin nahi zuten enpresetara, idazkari bat lagun zutela.