Gizartea -

Frantziako lizeo batean

527 pertsonari DNA laginak hartuko dizkiete, bortxaketa bat ikertzeko

Arroxelan dagoen lizeo katoliko pribatu batean, DNA lagina hartuko diete 527 gizonezkori, 16 urteko ikasle baten bortxaketa ikertzeko.

Argazkia: EiTB
527 DNA froga egingo dituzte, neskato baten bortxaketa argitzeko

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzia mendebaldeko Arroxela hirian, lizeo katoliko pribatu batean, DNA laginak hartuko dizkiete 527 pertsonari, irailaren 30ean ikastetxeko komunetan gertatu zen bortxaketa ikertzeko. Biktima lizeoko ikaslea zen, 16 urteko neska bat.

Operazioak datorren asteazkenera arte iraungo du, eta Fenelon-Notre Dame lizeoko gizonezko guztiei egingo dizkiete DNA probak. Bertan 1.300 ikasle daude, eta Giza Eskubideen Ligak "neurrigabetzat" jo du erabakia.

Ikertzaileek DNA hartuko dute listu laginetatik, eta emaitzak bortxatzaileak neskaren arropan utzitako arrasto genetikoekin alderatuko dituzte. Izan ere, biktimak ezin izan zuen bere erasotzailea ikusi.

Proben kostua 5.000 euro izango da, eta analisial Lyoneko laborategi batean egingo dituzte. Emaitzak hilabete barru emango dituzte jakitera, eta, gero, negatibo ematen dutenak ezabatuko egingo dituzte.

Erasotzailearen DNA biktimaren senideenarekin eta aztarna genetikoen fitxategi nazional automatizatuarekin alderatu eta kointzidentziarik ez aurkitu eta gero, fiskaltzak erabaki zuen proba lizeoko gizonezko guztiei egitea. 475 ikasleri, 31 irakasleri eta zentroko beste 21 langileri egingo diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea