Gizartea -
Informazio zerbitzuak
Espainiako polizia batek arma ahaztu zuen Biarritzeko ostatu batean
Zerbitzari batek poltsa bat aurkitu zuen, barruan arma bat eta Espainiako bi nortasun agiri zeudelarik. Poliziak ostatura itzuli eta Frantziako Poliziak polizia-etxera eraman zituen.
Berria egunkariak zabaldu duenez, Espainiako Poliziaren kide batek arma bat ahaztu zuen larunbatean Biarritzeko ostatu batean.
Dirudienez, zerbitzariak poliziek ahaztu zuten poltsa bat hartu eta barruan arma bat eta Espainiako nortasun agiri batzuk zeudela ikusi zuen. Orduan, Frantziako Poliziari deitu zion, eta agente batzuk bertaratu ziren.
Espainiako poliziak ostatura itzuli zirenean, Frantziako Poliziak geldiarazi eta polizia-etxera eraman zituen, haien nortasuna egiaztatzeko.
Bertan, Espainiako informazio zerbitzuetako kideak direla egiaztatu zuten, eta, behin haien nortasuna egiaztatuta, aske utzi zituzten.