Gizartea -

Milagrosa auzoan

Epaileak espetxera bidali du Iruñean gizon bat ustez hil zuen gaztea

Epaileak gizahilketa eta agintaritzaren kontrako atentatua leporatu dizkio. Ostiralean atxilotu zuten, Nafarroako hiriburuan gazte bat sastatu zuelakoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak kartzelara bidali du Iruñeko Milagrosa auzoan (Gelbenzu kaleko etxebizitza batean) gizon bat ustez sastatu eta erail zuen gaztea, Iruñeko Instrukzioko 3. epaitegian deklarazioa hartu eta gero, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez.

Epaileak gizahilketa eta agintaritzaren kontrako atentatua leporatu dizkio, eta fiantzarik gabe behin behinean kartzelaratzeko agindua eman du.

Atxilotutako 26 urteko gizonezkoak gaur deklaratu du epailearen aurrean, 10:00etan, ostiralean atxilotu eta ordutik preso egon eta gero.

Hilketa ostiralean gertatu zen, Milagrosa auzoko Gelbenzu kalean, eta egun horretan bertan atxilotu zuten ustezko hiltzailea (D.F.B.L. izenekoa) , goizeko 11:30ak aldera, A.S.C. izeneko 33 urteko gizona sastatu azken honen etxebizitzan. Antza diru kontuak tarteko, eztabaidan hasi eta batek besteari labanaz eraso zion.

Biktima oso larri zaurituta eraman zuten Nafarroako Ospitalera, eta handik gutxira bertan hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa gaur