Gizartea -
Gertaera
Bi eraikin hustu behar izan dituzte Bilbon, sute baten ondorioz
Emakume bat eta zazpi urteko mutiko bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnastu ostean.
Erredakzioa
Emakume bat eta zazpi urteko mutiko bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik, Bilbon, Solokoetxe auzoko Fika kaleko 25ean izandako sute baten ondorioz, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Sutea 18:00etan piztu da, bost pisuko eraikin batean, oraindik baieztatu ez diren arrazoiak tarteko. Teilatuan, baina, lanak egiten ari ziren, eta baliteke bertan sortutako txinpartaren batek piztu izana.
Bilboko suhiltzaileek ordu gutxitan hartu dute sutea kontrolpean.
Halere, badaezpada, azken hiru pisuak hustu dituzte, 25ean eta 23an, eta zirkulazioa moztu dute kalean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea