Gizartea -
Aurkikuntza
300.000 urte inguru dituen sutegi bat aurkitu dute
Suaren kontrolari buruzko aurkikuntzarik zaharrena dena Israelgo haitzulo paleolitiko batean burutu da.
Erredakzioa
Ikerlarien arabera Israelgo haitzulo batean aurkitu duten duela 300.000 urte inguruko sutegia gizakiaren suaren kontrolari buruzko aurkikuntzarik zaharrena da.
Gure historiaurreko arbasoak gizakian bilakatu zituena suaren erabilera izan zen. Erabilera anitza izan zuen hasieran: jakiak prestatzeko, argiztatzeko, harrapariak izutzeko, etab.
Nahiz eta gizakiak duela miloi bat urte inguru aurkitu, sua pizteko eta kontrolatzeko abilezia askoz beranduago gertatu zen.
Rehovoten (Israel) dagoen Weizmann Institutuko ikerlariak izan dira aldaketa hori deskubritu dutenak duela 300.000 urte inguruko sutegiaren aurkikuntza baieztatu denean. Informazio hau institutu honek hilero argitaratzen duen aldizkarian jakinarazi dute.
Tel Aviv-eko Unibertsitateko ikerlariekin batera Ruth Shahack-Gross doktoreak koordinatutako lantaldea 2.000. urtean Qesem (Israel) haitzuloan aurkitutako aztarnen azterketan oinarritu da.
Israelgo hiri horretatik 12 kilometrotara dagoen gune arkeologikoan kokatzen da kobazulo hau. Behe paleolitikoko aztarnak dira bertan daudenak, duela 382.000 urtetatik duela 200.000 urtera bitartean bertan bizitako arbasoenak.