Gizartea -

EAEko hiriburuetan

250 kilometro korrika, arrebaren gaixotasunaren berri emateko

Mungian Linfagioleiomiomatosi gaitza duen emakume baten anaiak EAEko hiriburuak lotuko ditu korrika gaixotasunaren berri emateko, eta sendagaia bilatzeko ikerketarako dirua biltzeko.

Kanpainako kamisetak. Argazkia: apadrinakilometros.com
Kanpainako kamisetak.
Kanpainako kamisetak. Argazkia: apadrinakilometros.com

Manu Gimenez | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zorione Muriedasek gaixotasun arraro bat du: Linfagioleiomiomatosia. Gaixotasun horrek arnasteko arazoak eragiten dizkio emakume mungiarrari, eta horren berri emateko, eta sendagaia bilatzeko ikerketan laguntzeko, bere anaiak EAEko hiru hiriburuak lotuko ditu korrika.

Linfangoleiomiomatosia (LAM) birikietako ezohiko gaixotasuna da, eta ez dakite zerk eragiten duen. Emakumeak dira biktimak, eta normalean gaztetan jotzen du.

Muskulu lisoaren zelulak neurrigabe ugaritzen dira eta birikietako ehuna inbaditzen dute, eta ondorioz kisteak sortzen dira, ehun osasuntsua suntsitzen joaten da, eta oxigenoa gorputzean sartzeko prozesua oztopatu egiten da.

Neumotoraxa, quilotoraxa, hemoptisia eta giltzurruneko angiomiolipoma eragiten ditu, eta kasu gogorrenetan arnasa eragozten du.

Gaixo asko urtetan egonkor egoten badira ere, LAM gaixotasuna garatu egiten da, eta okerrera egiten duenean, beharrezkoa izaten da oxigeno gehigarria hartzea. Beste irtenbide bat birika transplantea izan daiteke.

Milioi bat herritarretik 3-5 emakumek garatzen omen dute gaixotasuna.

Elkartasun proiektua

"Lagundu arnasa hartzen" proiektuaren antolatzaileek azaldu dutenez, "emakumeei eragiten dien gaixotasun honen berri emateko helburuarekin sortu zen erronka".

Hala, Zorione Muriedasen anaia, Alain Muriedas, harremanetan jarri zen Tortxu Garcia korrikalariarekin proiektuan laguntzeko. Bien artean erabaki zuten erronka EAEko hiru hiriburuak (Gasteiz, Donostia eta Bilbo) korrika eginez lotzea eta Mungian amaitzea izan behar zela. Gaixotasunaren berri ematea eta sendagaia bilatzeko ikerketan laguntzeko dohaintzak eskatzea izango da ekimenaren helburua (dohaintzak emateko: www.apadrinakilometros.com, allain@apadrinakillometros.com, tortxu@apadrinakillometros.com).

Xabi Alonso futbol jokalariak sinatutako kamiseta bat eman du enkantean saltzeko, eta eliteko beste kirolari batzuek ere lagundu dute. Gainera, proiektua aurrera eramango duen elkartearen webgunean kamisetak erosi ahal dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea