Gizartea -

Lanabes berria

Fíltrala, Wikileaks espainiarra

Iruzurra, arau hausteak eta giza eskubideen bortxaketa salatzeko Associated Whistleblowing Press (AWP) nazioarteko sarearen barruan dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren Aurkako Sare Popularreko X Alderdiak eta lau komunikabidek (La Marea, eldiario.es, Diagonal eta Mongolia) Fíltrala webgunea sareratu dute Espainiako ustelkeria kasuei buruzko dokumentuak modu anonimoan isurtzeko.

Iruzurra, arau hausteak eta Giza Eskubideen bortxaketa kasuei ikerketa kazetaritzari eta lanabes gardenei esker aurre egiten dien nazioarteko sare baten barruan kokatua dago. Associated Whistleblowing Press (AWP) da sare hori eta Belgikan du egoitza.

AWP-k politikarekin, zientziarekin, diplomazioarekin, edo instituzioekin zerikusia duten dokumentu zentsuratuak eta sekretuak onartu eta argitaratuko ditu. Ez dira kontuan hartuko 'iritzi, marmar, lehen pertsonan idatzitako materiala edo beste gune batean argitaratuta dauden dokumentu publikoak',  azaldu dute prentsa oharrean.

Wikileaks-ek eta Edward Snowdenek argitaratutako dokumentuen esperientzian oinarritu du Fíltrala bere xedea.

Horretarako dokumentuak modu seguru eta anonimoan bidaltzeko plataforma sortu dute. Honi esker bidaltzailearen datu pertsonalak ez dira argitaratzen eta lanabesaren administrariek ere ez dute datu horiek ezagutzeko aukerarik izango.

Ekimen honen babesleen artean Ustelkeriaren Aurkako Sare Popularreko X Alderdia aurkitzen da. Europako hauteskundeetarako Hervé Falcini lehen hautagai bezala proposatzen du alderdi honek. HSCB banketxeak Suitzan duen egoitzan lan egin zuen Falcianik eta 2009an hainbat herrialdetako justiziarekin elkarlanean hasi zen zerga saihesten zuten 130.000 lagunen datuak partekatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea