Gizartea -
Komunikabideak
Matok albistegiak eta 'prime time'-a aurreratzea proposatu du
Espainiako Osasun ministroak albistegiak 30 eta 60 minutu artean aurreratzea proposatu du, era horretan, programa izarren emisioak aurreratu eta 23:00ak aldera amaitu daitezen.
Erredakzioa
Ana Mato Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun ministroak telebista pribatuei "prime-time"ko programen emisioa aurreratzea proposatu die, 23:00etan amaitzeko, eta, horretarako albistegiak 30 eta 60 minutu artean lehenago emititzea iradoki du.
Iradokizun hori gaur goizean egin du, Alejandro Echevarria Telebista Komertzialen Batasunaren Batzorde Kudeatzaileko presidentearekin eta Andres Arma kate pribatuen patronaleko zuzendari nagusiarekin izan duen bileran. Ordutegien autorregulazioa indartzeko "lankidetza akordioan lan egitea" proposatu die.
Aholku zehatzen artean, Matok albistegiak 30 eta 60 minutu artean aurreratzea iradoki du, bai eguerdikoak baita gauekoak ere, "izar programen" emisioa aurreratzeko moduan, horiek "gehienez" 23:00etan amaitzeko.
Ministerioak prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Matok azaldu du kontziliazio bilera duela gutxi onartutako 2014-2016 Aukeren Berdintasunaren Plan Estrategikoaren ardatzetako bat dela, eta hori lortzea hainbat faktoreren menpe dagoela azaldu du, gizartearen eta komunikabideen inplikazioa ere behar dela gaineratuta.